XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

besteak beste

Lehen ministroak atontzen du.

Zeintzunahi izanda ere hipotesiak, gobernua gobernatzen utzi behar dut eta utzi egingo dut.

(...) Zeinnahi izanda ere, nik frantziar herriak emango didan bere buruari emango dion gehiengoa hartuko dut eta gehiengo horrexekin zuzendu beharko ditut Frantziaren arazoak.

(...) Hautesleek Gehiengo argia, itxuraz argiro zehaztua, medio horrexetatik sortutako norbait aukeratzea da nire betebeharra.

(...) Errepublikako lehendakariak berak nahi duena izendatzen du lehen ministrari eta lehen ministrari horrek berorrek atontzen ditu zerak bere gehiengoko, osagarri ezberdinekin batera, zelan goberna dezakeen jakin dezan.

(...) Ez du inork ere nire ordez izendatuko lehen ministraria, sinets iezadazue.

(...) Ondo ulertuta.

L'assemblé Nationale horretan gehiengoa lortzeko aukera guztiak dituen nor edo nor izendatu behar da: gehien bat zentsura zein konfidantza botua proposatuko bada ere.

Miterrand jaunak beste zera ere erantsi du:

Ez zaio baldintzarik ezartzen Errepublikako lehendakariari (...) Gorrarena egiten dut oraingo une honetan.

Fantomas.

Telefono hotsa goizaldean Le Mondera, Fabien da, anonimoa, berriro.

P.C.ren barruko dokumentuak argitara atera dituen liburu biren egile mozorratuak bere eretzia botatzen du martxoaren hamazazpian: aurretiz itxaron bezala dio berak P.C.ren erorpen libreak aurrera segitzen du.

Ekintza adoretsu bakarrera jo beharrean zuzendaritzaren dimisioa blokean herri komunista urtzea du gurago zuzendaritzak.

Hala ere % 10 Habana da lehendakaritzarako hauteskundeetan PCek itxaroten daukanaren aldean.

Georges Marchais izango delarik hautagaia itxarotekoa den bezela PCFk % 5era joko du.

Ez badu zera egiten behintzat...

Ez badu zera egiten.

Fantomas holaxe esaten dio Marchais jaunak izendatu partiduko Idazkari Orokorra, oraingoaren ordez.

Le Monde, martxoaren 18.(zati biak).